Warning: A non-numeric value encountered in /home/x879yt4r/14festival.urbanbat.org/wp-content/themes/bridge_child/title.php on line 75

Home

URBANBATfest

URBANBATfest hiri-eraldaketari buruzko ikerketa-laborategi gisa pentsatutako jaialdia da. Ikaskuntza, esperimentazio eta sorkuntza kolektiboko ingurunea, hiri-berrikuntzako prozesuak bultzatzeko.

 

Jaialdiak hiriko errealitatearen eta haren gatazken analisiari heltzen dio, hainbat formatutako diziplina anitzeko programazio baten bidez. Programazio horrek eztabaida eta azterketa-kasua aberasten ditu, eta metodologiak, erreferentziak eta parte hartzeko tresnak eskaintzen ditu

.

Ez zurean ez nirean

Hiria aukeren espazioa da, baina baita bazterketarena ere. Hiri-plangintza eta biztanleentzako beharren artean dagoen etengabeko deskonexioak bereziki kaltetzen ditu pertsona ahulenak, eta horien artean daude hiriaren baitan beren lekua aurkitzen ez duten gazte ugari.

Gazteak hiri-plangintzan eta arkitektura-espazioen diseinuan sartzea ez da soilik justizia sozialeko ekintza bat, baizik eta berritzeko aukera bat. Haien begiradak ez daude paradigma tradizionalek baldintzatuta, eta horrek aukera ematen die alternatiba erabat desberdinak irudikatzeko.

Zer esan nahi du sarritan haientzat diseinatuta ez dagoen hiri batean gazte izateak? Nolakoa izango litzateke gazteen esperientzietatik eta nahietatik abiatuta diseinatutako hiria? Nola eralda dezakete beren praktika espazialek espazio publikoa? Zein paper jokatu dezake arkitektura-diseinuak gazteenak diren biztanleak onartzen eta ahalduntzen dituen hiri bat eraikitzeko?

 

 

 

Programa

Sei agertoki, sei podcast zuzenean

2025_Festival_Grafica_Actividades_cama

Logelan

Ekainak 13, ostirala.
19:00
Ciudad Jardín auzoko txokoan. Celso Negueruela Plaza. Bilbo

info+ eta inskribapenak

 

2025_Festival_Grafica_Actividades_llaves

Etxean

Ekainak 27, ostirala
19:00
Peñascal Coop. Zurezko tailerra. Otxarkoagabidea, 197. Bilbo

info+ eta inskribapenak

 

2025_Festival_Grafica_Actividades_banco

Plazan

 

Uztailak 10, osteguna.
19:00
Arrupe zubiaren azpian. Abandoibarra. Bilbo

+info

 

2025_Festival_Grafica_Actividades_tenderete

Auzoan

Uztailak, 17, osteguna.
19:00
Lokal Lokala. Anselma de Salces Kalea, 6, behea-eskubia. Bilbo

info+ eta inskribapenak.

 

2025_Festival_Grafica_Actividades_ciudad

Hirian

Irailak 11, osteguna.
19:00
La Perrera. Sabino Arana 50. Bilbo

info+ eta inskribapenak

 

2025_Festival_Grafica_Actividades-pueblo

Hiritik at

Irailak 26, ostirala.
19:00
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Errotari, 4-8. Laudio

info+ eta inskribapenak

 

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.